XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABURKI

TXINAK marxismo-leninismoaren bidea ez zuela utziko azaldu zuen Li Peng lehen ministro txinatarrak.

Soviet Batasunean gertatutako aldaketan edo munduko edozein nazioan gertatutakoak ez dute Txina sozialismoren bidetik aterako, adierazi zuen Li Peng-ek.

Txinaren egoeraz hitzegiterakoan, ekonomia aurrera zihoala eta jendea inoiz baino bateratuagoa zegoela esan zuen lehen ministroak.

URUGUAYko Alderdi Komunista demokrazia eta progresuaren alde zegoela azaldu zuen Jaime Perez alderdiko idazkari nagusiak La Hora Popular astekarian.

Soviet Batasunean gertatutakoarekin ez dugula zerikusirik ez dut esango, guk historia amankomuna eduki dugu sovietar Alderdi Komunistarekin eta gaur egun han gertatzen ari den prozesua gurekin lotua dago, esan zuen Jaime Perez-ek.

Uruguayko komunistek kritika ugari jaso dituzte bertako sozialistengandik SESBeko Alderdi Komunistekin lotura sendoegiak izateagatik.

SESBean estatu kolpea jo ondoren osatu zen Komitearen sei partaide traizioa egitegatik epaituko zituztela iragarri zuen Errusiako Fiskalak.

Genadi Ianaiev ministrorde zena, Valentin Pavlov Lehen ministro ohia, Dimitri Iazov Defentsa ministroa zena, Vladim Kriutxkov KGBko arduradun gorena izandakoa, Oleg Baklanov Defentsa Kontseiluaren lehendakariordea zena eta Andrei Tiziakov Estatuko Enpresen Elkartearen lehendakaria izandakoa traizio akusaziopean epaituko dituzte.

LITUANIAK ez dio SESBeri bere independentzia errekonozitu dezan eskatuko.

Landbergis, lehendakari lituaniarrak ez zuen horrelako oparirik nahi.

Dena dela Mikhail Gorbatxov-ek Lituaniaren independentzia onartzen bazuen erabakia ondo hartuko zutela adierazi zuen lehendakariak.